XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba zekien, gaztea galdua zegoena, haren sarekota gorabehera, bera hari laguntzera joan ezik.

- Txo!- oihu egin zuen, denbora galdu barik -.

Bost baten kontra oso erraza da.

- Utikan! Utikan, esan dizuet!.

Gizon iletsuak une batez txundituta geratu ziren.

Gero buruzagiak oihu egin zuen: - Arin, Taras, isileraz ezak memelo hori!.

Taras izeneko gizona Vaniaren kontra joan zen, ezpata eskuan zeukalarik.

Vaniak ezpatakadari lantzaz eutsi zion.

Ezpata lantzaren punta ukitzean mila zati egin zen, zarata karrankaria eginik.

- Nire ezpata!- orroe egin zuen Tarasek -.

- Nire ezpata apurtu egin da! Mesedez, lagundu! Mesedez, lagundu!.

Bere lagunetariko bi heldu ziren, baina ez zuten zorte hoberik izan.

Ez eta laugarrenak ere, hau aizkora astun oso zorrotz batez armatua.

Vaniaren lantza aurrean, aizkora, buztina balitz bezala, apurtu egin zen.

- Hau deabrukeria duk - oihu egin zuen -, deabrukeria...! Ez zuen jarraitzerik izan. Vaniak lantza erabili zuen haren buru gainetik eta jipoi ederra eman zion.

Beste horrenbeste egin zuen haren hiru lagunekin, astinaldi galanta emanez.

- Eta orain... alde hemendik! Laurok korrikan sartu ziren baso barruan, uluka.

Vaniak harri batzu bota zizkien, txakurrak uxatzeko egin ohi den erara.

Buruzagiak sare-kotadun gaztearen kontra borrokan ziharduen oraindik.

Vania hurbiltzean behor zuriaren bila egin zuen ihes.

Segidan gertatu zena hain arina izan zen Vaniak ez bait zuen aukerarik izan eragozteko.